Itxi

Saskibaloia

EMAKUMEZKOEN ENDESA LIGA

Lointek Gernikak eta Grace Bergerrek eten egin dute elkarren arteko kontratua

A. A. | EITB MEDIA

Eskolta estatubatuarrak lesioa du ezkerreko eskuan, eta osatze-prozesua bere herrialdean egin nahi du.

  • Grace Berger. Argazkia: Lointek Gernika

    Grace Berger. Argazkia: Lointek Gernika

Lointek Gernika Bizkaia taldeak astelehen honetan jakitera eman duenaren arabera, klubak eta Grace Berger jokalariak elkarren arteko kontratua etetea adostu dute.

Eskolta estatubatuarrak min hartu zuen ezkerreko eskuan joan zen astean, eta, ondorioz, ez du taldearen azken neurketetan parte hartu. Dagozkion osasun azterketetako emaitzetan ageri denez, jokalariak haustura bat dauka bere ezker eskuko lehen hatzamarrean. Horrenbestez, klubak eta jokalariak adostu dute euren arteko lotura desegitea, jokalariak Estatu Batuetan bete dezan osatze-prozesua.

Gernikako taldeak plazaratutako oharrean klubak "zorterik onena" opa dio jokalariari "lesioaren errekuperazioan eta geroko bere kirol ibilbidean".