Itxi

Saskibaloia

ENDESA LIGA

Lointek Gernikaren garaipena eta IDK Euskotrenen eta Kutxabank Araskiren porrotak, ligako 4. jardunaldian

EITB MEDIA

Bizkaiko taldeak Valentzia egungo Ligako eta Superkopako txapelduna garaitu du, IDK Euskotrenek denboraldiko lehen porrota jaso du eta Kutxabank Araskik irabazi gabe jarraitzen du ligan.

  • Lointek Gernika eta Valentziaren arteko partidako irudia.

    Lointek Gernika eta Valentziaren arteko partidako irudia. Argazkia: Lointek Gernika

Lointek Gernikak 20 puntuko aldeaz hartu zuen mendean Valentzia Basket, egungo Ligako zein Superkopako txapelduna eta sailkapeneko liderra orain arte. Bizkaiko taldeak nagusitasunez ekin zion neurketari, lau erasotatik lau saskiratuta. Defentsan ere indartsu hasi zen. Dena den, Valentziako boskoteak aldea murriztea lortu zuen, lehen laurdena 19na amaituta. Lucas Fernandezen taldeak mailari eutsi zion bigarren laurdenean, eta atsedenaldira zortzi puntuko abantailaz heldu ziren (46-38). Azkenean, Malosteko zaleen giro paregabean, Lointekentzat izan zen garaipena: 84-64.

Bestetik, Kutxabank Araskik ez du oraindik denboraldi honetan neurketarik irabazi, laugarren aldiz jarraian galdu baitzuen Barça CBSren aurrean. Lehen laurdena berdinduta hasi zen arren, Kataluniako taldeak gasteiztarren hutsegiteak aprobetxatu zituen hirugarren laurdenean, eta hala iritsi ziren amaierara. Made Urietak zuzentzen dituen jokalariek ezin izan zuten erasoan eroso jokatu. Amaieran Barçak ateratzen zion aldea murriztu arren, 59-53 galdu zuten.

IDK Euskotrenek ere ez zuen egun ona izan, eta 63-50 galdu zuen Gironaren kontra. Etxekoek bikain hasi zuten norgehiagoka, baina Donostiako taldeak lehen laurdenean markagailua irauli zuen (15-17). Hala eta guztiz ere, ez zen nahikoa izan, eta kataluniarrek mailari eutsi zioten bigarren laurdenean. Horrenbestez, 34-23ko emaitzarekin iritsi ziren atsedenera. Azkenean, IDK Euskotren esku-hutsik itzuli zen Donostiara.