Baskonia
2023-24 denboraldia
Baskonia abuztuaren 23an hasiko da entrenatzen
Agentziak| EITB Media
Denboraldiaurrearen hasiera zehazten hasi da kluba. Aurretik, entrenatzen hasi baino bi egun lehenago, azterketa medikoak eta azterketa fisikoak egingo dituzte.
-
Markus Howard Baskoniako jokalariaren artxiboko argazkia. EFE
Baskoniak abuztuaren 23an hasiko ditu entrenamenduak, Joan Peñarroyaren aginduetara.
Denboraldiaurrearen hasiera zehazten hasi da kluba. Aurretik, entrenatzen hasi baino bi egun lehenago, abuztuaren 21ean, azterketa medikoak eta azterketa fisikoak egingo dituzte.
Irailaren 24an jokatuko dute Ligako lehen norgehiagoka, Lugon, Breogan taldearen aurka. Hori jokatu baino lehen, 2023-2024 denboraldia prestatzeko partidak zehaztuko dituzte.
Baskoniak etxean ekingo dio Euroligari, urriaren 6an
Baskoniak etxean abiatuko du aurtengo Euroliga, urriaren 6an, Real Madril egungo txapeldunaren aurka. Fase erregularreko azken neurketa, berriz, Sergio Scarioloren Virtusen kontra jokatuko du, 2024ko apirilaren 12an, egutegi ofizialaren arabera.