Itxi

Saskibaloia

FITXAKETA

Lointek Gernikak Gabby Nikitinaite fitxatu du

EITB MEDIA

Suitzako Friburgo taldetik dator eskolta. Aurreko denboraldian, ligako jokalari onena izendatu zuten. Horrez gain, boskote onenerako ere aukeratu zuten.

  • Gabby Nikitinaite jokalaria Loitek Gernikan arituko da. Argazkia: Lointek Gernika

    Gabby Nikitinaite jokalaria Loitek Gernikan arituko da. Argazkia: Lointek Gernika

Lointek Gernikak Gabby Nikitinaite (22 urte, Orpington) fitxatu du 2023-24 denboraldirako. Suitzatik dator eskolta, Friburgo taldetik, hain zuzen ere. 2022-23 denboraldian, 6-7 errebote hartu eta 3,2 asistentzia eman zituen, batez beste, etxeko lehiaketan; Eurocup Women txapelketan, berriz, 15,9 puntu sartu eta 6,9 errebote hartu zituen, 3,1 asistentzia egiteaz gain. Lituaniako eta Ingalaterra pasaportea duen arren, selekzio ingeleseko beheko kategorietan jokatu du.

178 zentimetro luze da Nikitinaite. Estatu Batuetan ekin zion bere ibilbideari: New Yorkeko Cooper institutuan lehenik; Southern Illinois Universityn eta George Washingtonen, ondoren. Aurreko denboraldian ligako jokalari onena izendatu zuten. Horrez gain, boskote onenerako aukeratu zuten. Nikitinaitek Lointek Gernika Bizkaiaren nortasun irabazlea nabarmendu du: "Erronka da niretzat Endesa Ligan izango dudan lehen esperientzia hau, Europako lehiaketarik onenetako batean lehiatzea. Taldea beti ondo ibiltzen da, bai ligan bai Eurocup Women txapelketan. Oso urrats garrantzitsua da etorkizunera begira".

Mario Lopez Lointek Gernikako entrenatzaileak, bere aldetik, ilusioa agertu du fitxaketa berriarekin: "Gabby jokalari gaztea da, ez oso handia, baina sendoa. Oso gogorra ez den liga batetik datorren arren, Eurocup Women txapelketak balio duela erakutsi du. Asko erabiltzen du hiruko jaurtiketa, zuzenak ez diren blokeoren ondoren irakurketak egiteaz gain. Gorputza zuzen erabiltzeko gaitasuna du barneratzeetan, eta baloirik gabeko jokoa ondo irakurtzen du. Defentsan ere lagun gaitzakeela uste dut, erreboteetan. Gure ligako kalitatearen maila ez gehiegi nabaritzea espero dut, eskatutako maila ondo egoki dadin. Gogo faltagatik ez dela izango iruditzen zait, oso grinatsua baita".  

Gabby Nikitinaiten fitxaketarekin, Gernika Lointekek hamar jokalari ditu 2023-24 denboraldirako: Laia Flores eta Itziar Ariztimuño joko-antolatzaileak; Marta Alberdi, Rosó Buch, Grace Berger, Angie Bjorklund eta Gabby Nikitinaite hegalekoak, eta Maya Dodson, Sara Madera eta Sofia Da Silva piboteak.