Itxi

Saskibaloia

NBA

LeBron Jamesek jokatzen jarraituko duela iragarri du, 21. denboraldiari ekinez

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lakers taldeko izarra 21 denboraldi betetzen dituen seigarren jokalaria izango da NBAren historian. Marka bera lortu dute oraingoz Kevin Garnett, Dirk Nowitzki, Robert Parish, Kevin Willis eta Vince Carter kirolariek.

  • LeBron Jamesen artxiboko argazkia. EFE

    LeBron Jamesen artxiboko argazkia. EFE

LeBron Jamesek NBAko 2023-2024 denboraldian jokatuko duela iragarri du asteazken honetan. Azken play-offetan zalantzan utzi zuen erretiroa hartuko ote zuen ala ez.

"Pistan nire onena emateko gai ez naizenean, orduan akabera izango da. Zuen onerako, ordea, ez da oraindik egun hori iritsi", esan du LeBronek ESPN kateak kirolari onenak saritzeko antolatutako ESPYS galan.

Lakers taldeko izarra 21 denboraldi betetzen dituen seigarren jokalaria izango da NBAko historian. Marka bera lortu dute oraingoz Kevin Garnett, Dirk Nowitzki, Robert Parish, Kevin Willis eta Vince Carter kirolariek. Carterrek du orain arteko errekorra, 22 denboraldi goi mailan jokatuta.

LeBronek 39 urte beteko ditu abenduan. Joan den maiatzean, etorkizunaren inguruan "pentsatzeko asko" zuela esan zuen Mendebaldeko finalean Denver Nuggetsen aurka galdu ondoren.

Adierazpen horiek zeresan handia eragin zuten sare sozialetan. Orduz gero, ez da ezer gehiago jakin gai horren harira, eta Lakers taldeko arduradunek LeBronek gutxienez beste denboraldi batez jokatuko zuela uste izanda jardun dute fitxaketen merkatuan.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
30 Zuzenean 09:30 - 14:30 TXIRRINDULARITZA | L. Gorlako Igoera
15 Zuzenean 11:15 - 11:45 ''HELMUGA'' saioa
30 Zuzenean 12:00 - 14:00 SASKIBALOIA | Lointek Gernika vs Kutxabank Araski
30 15:10 - 16:30 PILOTA | ETB Kantxa Solasean: Binakako finalari buruzko saio berezia
30 16:00 - 18:00 EHF EUROPA LIGA | Final-laurdenak: HSG Blomberg-Lippe vs Super Amara Bera Bera
30 16:30 - 20:00 PILOTA | Binakako finala: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II
31 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic vs Osasuna partidako laburpena

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen