Itxi

Saskibaloia

Igoera

Zunder Palentzia ACB Ligara igo da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Palentzia saskibaloi nazionaleko txapelketa nagusian estreinatuko da Hereda San Pablo Burgosi 95-83 irabazita Coliseumen.

  • Zunder Palencia, txapeldun

    Zunder Palencia, txapeldun. Argazkia: EFE

Palentzia ACBko taldea da, Hereda San Pablo Burgos 95-83 garaitu ondoren Coliseumen, markagailuan beti aurretik joan den partida batean, eta horrela bukatu du aurtengo denboraldi ona, Liga Erregularreko bigarren sailkatua izan baita.

Palentzia lehen aldiz arituko da Espainiako saskibaloi liga nagusian, partida bikaina jokatuta mendean hartu baitu Burgosko taldea.

Luka Rupnikek ireki du markagailua, eta 8-0eko partzialarekin abiatu dute partida. Chumi Ortega bikain aritu da, eta horren zazpi puntuek atsedenaldira aurretik joateko balio izan diote bere taldeari (50-42).

Burgosen bi eraso txarrek eta McGrewren hiruko batek abiatu dute hirugarren laurdena (53-42). Burgosek erabaki txarrak hartu ditu, eta Palentziak 13 puntuko aldea lortu du.

Palentziaren zaleak 1:13 minuturen faltan hasi dira garaipena ospatzen. Burgos 8 puntura jarri da, baina beranduegi zen, eta Zunder Palentzia nagusitu da azkenean. ACBn arituko da datorren denboraldian.