Saskibaloia
Ofiziala
Maria Españak urtebete gehiago egingo du IDK Euskotren taldean
EITB MEDIA
Mallorcan jaiotako jokalariak hirugarren denboraldia jarraian egingo du Donostian.
-
Maria España. Irudia: @ibaetabasket
Maria España IDK Euskotrenek Ligan duen saskiratzailerik onenetarikoak urtebete gehiago egingo du Donostiako taldean kontratua luzatzeko akordioa egin ostean. Hirugarren denboraldia jarraian egingo du jokalariak Asu Muguruza entrenatzailearen aginduetara.
España oinarrizko jokalaria da talde gipuzkoarrean; kantxan erreferentea da erasoko jokoan eta aldagelan ere pisu nabarmena du.
Kontratua luzatu berri duen Yurena Diazekin batera, Maria España ezinbesteko jokalaria da Donostiako taldean.