Itxi

Saskibaloia

Berritzea

Yurena Diazek 2024ra arte berritu du IDK Euskotrenekin zuen kontratua

EITB MEDIA

Jokalari kanariarrak, 30 urtekoa bera, hortaz, gutxienez hiru denboraldi emango ditu Gipuzkoako taldean; 2021ean iritsi zen IDK Euskotrenera.

  • Yurena Diazek 2024ra arte berritu du. Argazkia: @ibaetabasket.

    Yurena Diazek 2024ra arte berritu du. Argazkia: @ibaetabasket.

Yurena Diazek 2024ra arte berritu du IDK Euskotrenekin zuen kontratua, astelehenean Donostiako klubak jakitera eman duenez.

Jokalari kanariarra, hortaz, gutxienez hiru urtez izango da Gipuzkoako taldean. 2021ean iritsi zen IDK Euskotrenera, Sedis Basquet taldetik.

Yurena Diazek 30 urte ditu, eta berriki amaitu den denboraldian ia 28 minutuz izan da kantxan partida bakoitzean, batez beste; 8,2 puntu sartu ditu eta 6,4ko balorazioa izan du, partidako.