Saskibaloia
ERREGE KOPA
Malagan jokatuko da 2024ko saskibaloiko Errege Kopa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Martin Carpena Kirol Jauregiak hartuko ditu txapelketako partida guztiak otsailaren 15etik 18ra bitartean.
-
Unicaja. Argazkia: EFE
2024ko saskibaloiko Errege Kopa Malagako Martin Carpena Kirol Jauregian jokatuko da, otsailaren 15etik 18ra, ACBk astelehen honetan jakitera eman duenez.
Horrela, Kopa Andaluziara itzuliko da 2024an, Malagara hain zuzen ere. Horrenbestez, Unicajak 2023an Badalonan lortutako titulua defendatzeko aukera izango du.
Andaluziak 2022ko Granadako eta 2020ko Malagako Errege Kopak hartu zituen, baita iazko Endesa Superkopa ere, Sevillan jokatutakoa.