Saskibaloia
EUROKOPA
Poloniako Gorzow, Lointek Gernikaren aurkaria Eurokopako final-hamaseirenetan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Joaneko partida Malosten (Gernika-Lumo) jokatuko da urtarrilaren 4an edo 5ean, eta itzulikoa Polonian izango da hilaren 11n edo 12an. Bi taldeek final-zortzirenetara pasatzea izango dute jokoan.
-
Lointek Gernika Eurokopa. Argazkia: EITB MEDIA
Lointek Gernika Bizkaiak Gorzow talde poloniarra izango du aurkari Eurokopako final-hamaseirenetan. Urtarrilaren lehen hamabostaldian jokatuko da kanporaketa.
Joaneko partida urtarrilaren 4an edo 5ean jokatuko da Malosten (Gernika-Lumo), eta itzulikoa, hilaren 11n edo 12an Polonian.
Anna Montañanak zuzentzen duen taldea H multzoko bigarren postuan sailkatu da txapelketako hurrengo fasera Italiako Reyer Veneziaren atzetik. Bestalde, Gorzow B multzoko lehena izan da Galatasaray, Piestkanske Cajky eta Slavia Banska Bystrica taldeen aurretik.