Itxi

Saskibaloia

EUROCUP

Lointek Gernikak luzapenean eman du amore Venezia liderraren kantxan (68-65)

A. A. | EITB MEDIA

Anna Montañanaren taldea nagusi izan da lehen 30 minutuetan, baina neurketa erabat baldintzatu duen17-0eko partziala jaso dute azken laurdenean.

  • Julie Wojta saskira jaurtitzerako unean

    Julie Wojta saskira jaurtitzerako unean. Argazkia: Lointek Gernika

Lointek Gernika Bizkaiak luzapenean galdu du ostegun honetan Umana Reyer Venezia liderraren aurka, Palasport Taliercion jokatu duen partidan (68-65). Hartara, Eurokopeko H multzoko bigarren postua jokoan izango dute datorren astean Movistar Estudiantesek eta bizkaitarrek elkarren aurka Madrilen jokatuko duten norgehiagokan.

Porrot gogorra izan da Anna Montañanaren taldearentzat, lehen 30 minutuetan zehar nagusitasunez agindu baitute (42-52 hirugarren laurdenaren amaieran) multzo liderra zen Italiako taldearen etxean.

Hala ere, azken laurdenean erabat aztoratu dira, eta 17-0eko partziala jaso dute (hirugarren laurdeneko azken jokaldian jasotako 3 puntuak kontuan hartuta), Wojta gabe jokatu duten sei minutuetan (56-52).

Hala ere, egoera zail hori iraultzeko emateko gai izan dira bisitariak , eta berriro ere aurretik jarri dira (56-57, 58-59). Hori gutxi ez, eta neurketa eskura izan dute berriro segundo batzuen faltan (58-60), baina Awak Kuier finlandiarrak, etxekoen jokalari nabarmenenak (19 puntu, 9 errebote, 3 txapel eta 19ko balorazioa), luzapenera bidali du lehia 7 segundoren faltan (60-60).

Luzapenari hobeto ekin dio Reyerrek (65-61), baina gernikarrek markagailua orekatu dute beste behin ere (65-65); alabaina, Kuierren saskiratze bat erabakigarria izan da berriro.

Horrenbestez, Bizkaiko taldeak Movistar Estudiantesi egingo dio bisita hurrengo jardunaldian, eta bertan H multzoko bigarren postua nork eskuratuko duen argituko da. Montañanaren taldeak joaneko partidan (66-54) lortutako 12 puntuko abantailarekin ekingo dio neurketari

Fitxa teknikoa:

68 - Umana Reyer Venecia (8+21+13+18+8): Yasuma (11), Delaere (2), Santucci (15), Cubaj (2) y Kuier (19) -cinco inicial-; Villa (6), Fassina (5), Madera (6) eta Meldere (2).

65 - Lointek Gernika (18+17+17+8-5): Ariztimuño (2), Williams (11), Spreafico (16), Wojta (14) y Silva (11) -cinco inicial-; Buch (2), Meskonyte eta Cvitkovic (9).

Epaileak: Nikola Perlic (Kroazia), Diana Lapanovic (Eslovenia) eta Andrada Csender (Errumania). Ariztimuño kaleratu dute bost faltarekin (40. min).