Itxi

Saskibaloia

FITXAKETA

Lointek Gernikak Patricia Bura fitxatu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

26 urteko pibot kroaziarra Malostera iritsi da talde bizkaitarra indartzeko.

  • Patricia Bura

    Patricia Bura. Foto: @GKesb

Lointek Gernika Bizkaiak Patricia Bura fitxatu duela iragarri du. Kroaziarrak 26 urte ditu, eta 1,92 metro neurtzen du. Pibot postuan jokatzen du, eta Malostera iritsi da taldean jarraituko ez duen Chanel Mokango ordezkatzeko.

Bura Hungariako Cegled taldetik dator. Joan den denboraldian Eslovakiako Ruzomberoken jokatu zuen; batez beste, 9,3 puntu eta 8,4 errebote erdietsi zituen ligan eta Europako Txapelketan hurrenez hurren.

"Jokalari bizia da. Daukan fisikoarekin eta Andrijanaren (Cvitkovic) laguntzarekin azkar egokitzea espero dugu. Asko lagun diezaguke erasoan zein defentsan, baita errebotean ere ", nabarmendu du Anna Montañana entrenatzaileak.