Itxi

Saskibaloia

HIRUGARREN BAJA

Ebakuntza egingo diote Nogaye Lori eskuineko belaunean

I. G. | EITB MEDIA

Mallorcakoa, denboraldi honetan oraindik estreinatu ezin izan dena, ebakuntza-gelatik pasako den Gernikako hirugarren jokalaria da.

  • Nogaye Lo

    Nogaye Lo. Argazkia: @GKesb

Nogaye Lo, Lointek Gernika Bizkaia taldeko pibota, artroskopia bidez operatuko dute ostiral honetan Bilbon, "eskuin belaunean dituen arazoak konpontzeko", klubak baieztatu duenez.

Mallorcakoa, denboraldi honetan oraindik estreinatu ezin izan dena, ebakuntza-gelatik pasako den Gernikako hirugarren jokalaria da.

Ostegun honetan Sandra Ygueravide joko-antolatzaileari ebakuntza egin diote, Spar Gran Canariaren aurkako partidan eskuin eskuko lehen hatza hautsi ondoren.

Horrez gain, Marta Alberdi eskoltari ebakuntza egin zioten urrian, ezkerreko sorbaldan luxazio bat zuelako.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
06 Zuzenean 20:40 - 23:00 ESKUBALOIA | Errege Kopa: Bidasoa Irun vs Torrelavega
06 Zuzenean 21:00 - 23:30 ZESTA-PUNTA | Jai Alaiko Nazioen Ligako finalak

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen