Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

Baskoniak bereganatu du Miribillako derbia Bilbao Basket gaindituta (70-81)

I. G. | EITB Media

Bi taldeek partidaren faseren batean agindu dute, eta azken emaitzak ez du islatu 40 minutuko etengabeko borrokan egon den berdintasuna.

6:33

Cazoo Baskoniak Surne Bilbao Basket gainditu du Miribillan, 70-81, denetarik izan den euskal derbian.

Bi taldeek partidaren faseren batean agindu dute, eta azken emaitzak ez du islatu 40 minutuko etengabeko borrokan egon den berdintasuna.

Garaipen horrekin, Baskoniak hiru garaipen jarraian daramatza Endesa Ligan, eta sailkapeneko goiko aldean da. Bilbao Basketek, berriz, hiru porrotekin jarraian, bere hasiera bikaina oztopatu du.

Hasieran Baskonia 0-3 eta 2-6 aurreratu den arren, Surne Bilbao Basket nagusi izan da lehen laurdenean talde lan bikaina eginez, lehenengo 20-13 aurreratuz, eta laurdenaren amaieran (27-20).

Etxeko taldea 34-20ra joan da bigarren laurdenaren hasieran.

Matt Costellok ia 8 puntu jarraian lortu ditu, eta 4-23ko partzial bat gidatu du, partida iraultzeaz gain (36-37) bere taldeari abantaila ona eman diona (38-45) etxekoen saskiratze krisi baten erdian.

Aldageletatik bueltan bisitarien bi hirukok hamar puntuko aldea eman diote Peñarroyako taldeari norgehiagoka bideratzen hasteko (41-51).

Baina Rabasedak hiru puntuko aldea eman dio bere taldeari (55-52) hirugarren laurdenaren amaieran Costellok bere taldea aurretik jarri baino lehen (58-59).

Hortik aurrera, Baskonia nagusi izan da aldeak handitzen joan den partida amaierarako bi minutura utzi arte (68-76), eta azken emaitzarekin, bere alderik handiena lortu du (70-81).

Fitxa teknikoa

70 - Surne Bilbao Basket (27+14+17+12): Hakanson (12), Adam Smith (8), Rabaseda (14), Anderson y Withey (9) -cinco inicial-; Francis Alonso (7), Reyes (4), Sulejmanovic (7), Kyser (6), Rosa (3) eta Uba.

81 - Cazoo Baskonia (20+25+14+22): Howard, Thompson (14), Marinkovic (14), Sedekerskis (7) y Kotsar (9) -cinco inicial-; Henry (3), Giedriaitis (5), Hommes (12), Costello (17) eta Kurucs.

Epaileak: Daniel Hierrezuelo, Ruben Sanchez Mohedas eta Esperanza Mendoza. Kurucs eta Raieste bisitariak kaleratu dituzte aulkitik altxatzeagatik Howard eta Kyser kirolez kanpoko ekintza ezarri dietenean. Rabaseda kaleratu dute faltengatik.