Saskibaloia
Eurokopa
Lointek Gernika Bizkaia Eurokopako multzoen fasean lehiatuko da Phantomsi bigarrenez jarraian irabazi ostean
A. B. E. | EITB Media
Gernika-Lumoko taldeak 92 eta 51 irabazi du Eurokopara sailkatzeko atariko kanporaketako itzuliko partida eta joanekoan ere garaipena eskuratu zuenez 40 puntuko abantailarekin multzoen fasean egongo da.
-
Lointek Gernika Bizkaiako jokalariak zaleak agurtzen garaipena lortu ostean. Argazkia: EITB Media
Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako multzoen faserako txartela eskuratu du asteazken honetan (urriak 12) Malosten (Gernika-Lumo) jokatu duen atariko kanporaketako itzuliko partidan Phantoms Boom Basket taldea mendean hartuta 92-51ko emaitzarekin. Joanekoan ere euskal taldea nagusitu zen (62-102) 40 puntuko abantaila erdietsita.
Itzuliko neurketan jaun eta jabe izan da Gernika-Lumoko taldea hasieratik amaieraraino. Lehen hamar minutuetan 8 puntuko errenta lortu du etxeko taldeak (21-13), norgehiagoka erabakita utzita atsedenaldira iristerakoan (47-25).
Atsedenaldiaren ostean partidaren gidoia ez da aldatu; Lointek Gernika Bizkaiak nagusi izaten jarraitu du, abantaila handitzearekin batera. Hirugarren laurdenera Bizkaiko taldearen aldeko 69-35eko emaitzarekin bukatu da.
Azken laurdenerako lehia erabakita egon da, eta Lointek Gernika Bizkaiak erakustaldia biribildu du (92-51).
Gernika-Lumoko taldea Eurokopako H multzoan lehiatuko da Reyer Venecia (ITalia), Rutronik Stars Keltern (Alemania) eta Movistar Estudiantes (Espaiia) taldeak aukari izango dituelarik. Lointek Gernika Bizkaiak urriaren 27an (18:30ean) jokatuko du bere lehen partida txapelketan honetan Rutronik Stars Kelternen kontra Alemanian.