Itxi

Saskibaloia

Keyona Hayes ordezkatuko du

Brooque Williams fitxatu du Lointek Gernika Bizkaiak

EITB Media

Eskolta postuan jokatzen duen estatubatuarrak Keyona Hayesek utzitako hutsunea beteko du.

  • Brooque Williams

    Brooque Williams, Lointek Gernika Bizkaia taldeko jokalaria. Argazkia: @GKesb

Lointek Gernika Bizkaiak Brooque Williams jokalari estatubatuarra fitxatu du, klubak asteazken honetan (urriak 12) jakinarazi duenez. Azken egunotan taldea utzi duen Keyona Hayesen hutsunea beteko du Williamsek.

Gernika-Lumoko taldeko jokalari berriak 33 urte ditu eta 1,75 metro neurtzen du. Esperientzia du Alemaniako, Italiako, Turkiako eta Espainiako ligetan; azken herrialde horretan Caceresen jokatuta 2017-2018 denboraldian.

Williamsen azken taldea Kayseri turkiarra izan da. 2017-2018 denboraldian Turkiako Ligan 17,8 puntu eta 4,8 errebote erdietsi zituen partidako batez beste, 3,5 asistentzia emanda; Eurokopan, aldiz, 18,4 puntu eta 5,8 errebote lortu zituen batez beste norgehiagokako, 3,8 asistentzia gaineratuta.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
17 Zuzenean 14:00 - 17:30 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 8. etapa
17 17:40 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko finalerdia: Altuna III vs Laso

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen