Saskibaloia
SASKIBALOIKO SUPERKOPA
Araski-Spar Girona eta Valentzia-Perfumerias Avenida, Endesa Superkopako finalerdiak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Superkopa urriaren 8an (larunbata) eta 9an (igandea) jokatuko da Gasteizko Mendizorrotza pabilioian.
-
Finalerdietako partidak. Argazkia: @Araski
Emakumezkoen Endesa Superkopako finalerdiak Valentzia-Perfumerias Avenida eta Kutxabank Araski-Spar Girona izango direla ebatzi du Alcobendaseko (Madril) FEB Museoan egindako zozketak.
Superkopa urriaren 8an (larunbata) eta 9an (igandea) jokatuko da Gasteizko Mendizorrotza pabilioian.
Valentziak aurreko denboraldian Tenerifeko Santiago Martin zelaian lortutako titulua defendatuko du, baina Perfumerias Avenida izango da bederatzi aldiz irabazi duen txapelketan, bere erregealdia luzatzen saiatuko dena.
Spar Gironak 2015eko eta 2019ko edizioak ditu bere palmaresean, eta hau izango da Kutxabank Araskiren lehen parte-hartzea.
Finalaurrekoak:
Urriak 8, 18:00: Valencia-Perfumerias Avenida
Urriak 8, 20:30: Kutxabank Araski-Spar Girona
Finala:
Urriak 9, 20:00.