Itxi

Saskibaloia

Eurocup 2022-2023

IDK Euskotren, Eurokopako K multzoan

EITB Media

Gipuzkoako taldeak LDLC Asvel, Zabiny Brno eta atariko kanporaketa gainditzen duen BLMA edo ZKK Plamen Pozega izango ditu aurkari multzoen fasean.

  • Eurocup

    Eurocup. Argazkia: @EuroCupWomen

Ostiral honetan (uztailak 15) egin da 2022-2023 Eurokopako multzoen faseko zozketa Munichen eta IDK Euskotrenek badaki jada K multzoan lehiatuko dela.

Gipuzkoako taldeak LDLC Asvel (Frantzia), Zabiny Brno (Txekiar Errepublika) eta atariko kanporaketa gainditzen duen BLMA (Frantzia) edo ZKK Plamen Pozega (Kroazia) izango ditu aurkari.

Lehen aldiz jokatuko du txapelketa hau IDK Euskotrenek, eta urriaren 26an edo 27an emango dio hasiera Europako ibilbideari talde gipuzkoarrak, data horietan jokatuko baitira multzoen faseko lehen jardunaldietako partidak.