Itxi

Saskibaloia

NBA

Thunder, nagusi Lakersen aurka (106-90)

Erredakzioa

Finalerdietako azken partidan 106-90 irabazi dute Lakersen aurka. Finalean Spurs San Antonioren aurka neurtuko dituzte indarrak.

  • Thunder-Lakers. Argazkia: EFE

    Thunder-Lakers. Argazkia: EFE

Thunderrek Lakers taldea gainditu dute Mendebaldeko Konferentziako finalerdietan (4-1). Azken partidan erraz irabazi dute Thunderrek Kobe Bryant eta Pau Gasolen taldearen aurka (106-90). Finalean Spurs San Antonioren aurka neurtuko ditu indarrak Thunder taldeak.

Fitxa teknikoa:

106 - Oklahoma City (26+28+29+23): Westbrook (28), Sefolosha (4), Perkins (6), Durant (25), Ibaka (8) -hasierako bostekoa-, Harden (17), Cook (-), Collison (6), Fisher (4), Mohammed (7), Ivey (1), Hayward (-) eta Aldrich (-)

90 - Los Angeles Lakers (21+30+26+13): Sessions (8), Bryant (42), Bynum (10), World Peace (11), Gasol (14) -hasierako bostekoa-,Blake (1), McRoberts (-), Ebanks (2) y Hill (2), Murphy (-), Goudelock (-) eta Morris (-).