Itxi

Saskibaloia

KONTRATU BERRITZEA

Maria Asurmendik beste urtebetez jarraituko du Kutxabank Araskin

EITB MEDIA

Joko-antolatzaile nafarrak talde gasteiztarrarekin berritu du bere bosgarren denboraldia.

  • Maria Asurmendi

    Maria Asurmendi

Maria Asurmendik Kutxabank Araskiko joko-antolatzailea izaten jarraituko du datorren denboraldian ere beste urtebetez berritu baitu Gasteizko klubarekin zuen kontratua.

Lau urtez elastiko berdea defendatu ondoren, Maria Asurmendi Kutxabank Araskiko historia da Emakumezkoen Endesa Ligan. Izan ere, Iruñean jaiotako jokalaria Araskirekin maila gorenean partida gehien jokatu dituen bosgarren jokalaria da (81). Gainera, Asurmendi puntu gehien dituen laugarren jokalaria da (595) eta bigarrena da asistentzietan (190).

Azken denboraldian, Asurmendik 5,2 puntu, 2,4 errebote eta 2,1 asistentzia lortu ditu batez beste 24 minutu jokatuta. Datorren urtean Kutxabank Araskin izango denez, joko-antolatzaile nafarrak 17. denboraldia beteko du Emakumezkoen Ligan.