Saskibaloia
Jokalari berria
Agostina Burani argentinarra fitxatu du Araskik
EITB MEDIA
31 urteko argentinarra talde gasteiztarrak egin duen bigarren fitxaketa da.
-
Agostina Burani, Araskiko jokalari berria. Irudia: araski.com
Agostina Burani erreferentzia izango da datorren denboraldian Kutxabank Araski taldearen barne-jokoan. Made Urietaren aginduetara izango den bigarren fitxaketa da 31 urteko argentinarra. Gasteizen hirugarren denboraldia egingo du Emakumezkoen Endesa Ligan.
Burani Campus Promete taldetik dator. Bertan, 21 partida jokatu ditu, batez beste, 4.6 puntu eta 5,1 errebote lortuta. Errioxako taldean aritu aurretik, Movistar Estudiantes, Alcobendas eta Badajoz taldeetan ere aritu da. Gainera, Italian, Argentinan eta Frantzian aritutakoa da.
Agostinak Argentinako selekzioarekin ere jokatzen du, 2009. urtetik. Hamarkada bat baino gehiago eman du bertan eta selekzioarekin partida gehien jokatu dituzten jokalarien artean dago.
Desde Argentina, @agosburi cuenta los días para veros a todos/as en Mendi ¿#AhoraFaltasTú#OrainZureTxanda pic.twitter.com/ONNfDSLhrN
— Araski AES (@Araski) June 17, 2022