Saskibaloia
REAL MADRILGO ENTRENATZAILEA
Pablo Laso ospitaletik atera da
I. G. | EITB MEDIA
Entrenatzaile madrildarrak azaldu du medikuak "duela bost egun baino hobeto" dagoela ziurtatu diola. "Indarrez eta lehenbailehen itzultzeko gogoz nago", gehitu du.
-
Pablo Laso. Irudia: EFE
Pablo Laso Real Madrilgo entrenatzaileak ospitale-alta jaso du astearte honetan, larunbat goizaldean miokardio-infartu bat izan eta Sanitas La Moraleja Unibertsitate Ospitalean ingresatuta egon ostean, teknikariak berak sare sozialetan baieztatu duenez.
Ya estoy en casa, y me encuentro perfectamente.
— Pablo Laso (@pablolaso) June 7, 2022
He tenido la suerte que la vida me ha dado un aviso.
Como me dijo el Dr. ayer, estoy mejor que hace 5 días.
Con fuerza y ganas de volver cuanto antes. pic.twitter.com/FYcMRDU8D2
Entrenatzaile madrildarrak azaldu du medikuak "duela bost egun baino hobeto" dagoela ziurtatu diola. "Indarrez eta lehenbailehen itzultzeko gogoz nago", gehitu du.
Lasok miokardio-infartua izan zuen larunbat goizaldean, eta, ondorioz, ZIUn sartu behar izan zuten, kateterismo bat egin ondoren. Bere bilakaera "ona" zela eta, euskal entrenatzailea astelehen honetan eraman zuten solairura, ospitalea utzi eta astearte goizean etxera itzultzeko.