Saskibaloia
2024ra arte
Irati Etxarri, Spar Gironako jokalari berria
EITB MEDIA
Kataluniako taldeak Nafarroako hegal-pibota fitxatu du hurrengo bi denboraldietarako.
-
Irati Etxarri, Spar Gironako jokalari berria. Argazkia: @unigirona
Irati Etxarrik Spar Gironan jokatuko du hurrengo bi denboraldietan, Kataluniako taldeak gaur, maiatzaren 16an, jakinarazi duenez.
Etxarri (23 urte) Cadi La Seutik Spar Gironara joan da. Batez beste, 13,9 puntu, 8,2 errebote eta 16,1eko balorazioa lortu ditu Endesa Ligan, azken lau denboraldiak igaro dituen taldean. Gainera, txapelketako hegal-pibot onenaren saria jaso zuen eta jokalari onena ere izan zen.
"Jokalari garrantzitsua izango da taldearen joko-sisteman", nabarmendu du Pere Puig Gironako kirol zuzendariak.