Saskibaloia
Emakumezkoen Endesa Ligako
Gernika Bizkaiak play-offetarako txartela lortu du
EITB Media
Bizkaitarrek Cadi La Seu taldeari irabazi diote Malosten jokatutako partidan (63-52).
![Lointek Gernikak zazpigarren postua du buruan Lointek Gernikak zazpigarren postua du buruan](http://media.eitb.eus/multimedia/images/2022/04/18/2922537/20220418145402_lointek-gernika_foto610x342.jpg)
![](http://images14.eitb.eus/multimedia/recursos/generales/play_gris_grupohome.png)
Igande honetan Emakumezkoen Endesa Ligako azken jardunaldia jokatu da, partida guztiak iluntzeko 20:00etan jokatu dira (asteartean jokatu behar diren atzeratutako biak izan ezik).
IDK Euskotren taldea play-offetarako sailkatuta zegoen, ez ordea Kutxabank Araski; Lointek Gernika Bizkaiak bi aukera zituen sailkapena erdiesteko, gaur Cadi La Seuren kontra eta asteartean atzeratutako partidan Uni Gironan aurka; bizkaitarrek gaur bertan lortu dute sailkapena garaipena lortuz.
Biak galduta ere play-offetan egoteko aukerak zituen ere.
30. JARDUNALDIA
![d d](http://images11.eitb.eus/multimedia/images/2022/04/17/2922447/20220417214712_clasifeus_original_imagen.jpg)
28. JARDUNALDIA
Asteartea, apirilak 19
20:30, Perfumerias Avenida - Leganes
20:00, Gernika Bizkaia - Uni Girona