Itxi

Saskibaloia

SARITUA

Irati Etxarri, Endesa Ligako hegaleko pibot onena

EITB MEDIA

Iruñeko jokalaria denboraldiko onena izan da bere postuan.

  • Irati Etxarri, Cadi La Seuko jokalaria. Argazkia: FEB

    Irati Etxarri, Cadi La Seuko jokalaria. Argazkia: FEB

Irati Etxarrik Emakumezkoen Endesa Ligako 2021/22 denboraldiko hegaleko pibot onenaren saria jaso du. Cadi La Seu taldeko jokalariak duela hilabete batzuk egin zuen debuta Espainiako Saskibaloi Selekzioarekin.

Bernat Canut entrenatzailearentzat jokalari oso garrantzitsua da Etxarri. Indarra hartu du postu horretan eta sendotasuna eman dio taldearen jokoari.

"Oso pozik eta oso eskertuta nago sari honengatik, eta eskerrak eman nahi dizkiot nire familiari eta Cadi La Seu taldeari, beti nigan sinetsi dutelako", adierazi du iruindarrak.