Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

Baskonia-Joventut partida, atzeratuta Arabako taldean antzeman diren positiboengatik

A. B. E. | EITB Media

Larunbat honetan jokatzekoa zen Endesa Ligako neurketa atzeratu egin da Baskonian antzeman diren covid-19 koronabirus kasuengatik. Klubak ez du zehaztu zenbat kidek eman duten positibo.

  • Saskibaloia

    Saskibaloiko baloia. Argazkia: EFE

Larunbat honetan jokatzekoa zen TD Systems Baskonia-Joventut partida atzeratuta geratu da Arabako taldean antzeman dituzten positibo berriengatik. Klubak ez du zehaztu zenbat kidek eman duten positibo covid-19an.

Hala ere, Baskoniak analisi berriak egingo ditu ostiralean, eta orduan zehaztuko du zenbat kidek eman dute positibo covid-19 koronabirusa antzemateko frogetan.

Gaur arte, Baskoniako lau kide egon dira etxean isolatuta Tadas Sedekerskisek alta jaso ostean, eta horregatik atzeratu behar izan ziren Acuna GBC eta Unicaja taldeen aurkako norgehiagokak.