Saskibaloia
Covid-19an
Lointek Gernikan aurkitutako kasu positiboek bertan behera utzi dituzte bi derbi
EITB MEDIA
Atzeratu egin dira IDK Euskotren eta Kutxabank Araskiren aurkako euskal derbiak.
-
Lointek Gernikako jokalariak
Lointek Gernika Bizkaiak COVID-19ko kasu positiboak aurkitu ditu atzo egindako PCR frogetan.
Positibo emandako pertsonak osasun egoera onean daude eta lehen taldeko kideak bakartuak izango dira zenbait egunetan erakundeen eta klubaren barne protokoloa jarraituz.
Beraz, atzeratu egin dira IDK Euskotren eta Kutxabank Araskiren aurkako euskal derbiak.
Hurrengo egunetan partida hauetarako data berria zehaztuko da.