Saskibaloia
Eurokopa, fase erregularra
Lointek Gernika Bizkaiak beste urrats bat eman du (50-57)
L.E.A. | EITB MEDIA
Carolo Basket taldea mendean hartu dute bizkaitarrek, F multzoko fase erregularreko bigarren jardunaldian. Ostiralean Tenerife izango dute aurkari.
Nadia Colhado pivotaren partida bikainak, 21 punturekin eta 15 erreboterekin, garaipena eman dio Lointek Gernika taldeari Carolo Basketen aurka, Eurokopako fase erregularreko F multzoko bigarren jardunaldiko partidan. Horrela, bizkaitarrek gertuago dute final-zortzirenetarako sailkatzea.
Lointekek ez du partida ondo hasi eta aurkariak aurretik jarri dira, baina Mario Lopezek hutsartea eskatu du, eta taldeak bere jarrera aldatu du. Defentsan hobera egin dute eta, Nogaye Lo jokalariaren puntuekin batera, egoera irauli du (15-18, 10. min).
Nogaye aulkira joan denean, bizkaitarrek bere hutsa nabaritu dute. Colhadok erantzukizuna bere gain hartu duen arren, kanpoko jaurtiketetan ez dute asmatu eta atsedenaldian atzetik izan dira markagailuan (35-31, 20. min).
Hirugarren laurdenaren amaieran Carolo gogoz atera da baina Gernikako jokalariek ondo kontrolatu dute jokoa eta, Colhadoren laguntzarekin, laurdenak ez die ihes egin (44-50).
Azken 10 minutuetan, Colhadoren bi saskiratzeek aurkaria gehiegi hurbiltzea saihestu dute. Bi taldeek huts ugari egin dituzte azken minutuetan, baina gernikarrek ondo eutsi diote emaitzari (50-57).
Fitxa teknikoa
50 - Carolo Basket (15+20+9+6): Bouderra (3), Pouye (14), Nared (2), Miyem (5), Akhator (18) –hasietrako boskotea- Cado (3), Diallo (2), Sy-Diop (1) etaTurner (2).
57 - Lointek Gernika (18+13+19+7): Cornelius (-), Ivanovic (9), Bjorklund (-), Nogaye Lo (10), Ginzo (2) –hasierako boskotea-, Ariztimuno (-), Arrojo (8), Buch (7) eta Colhado (21).