Itxi

Saskibaloia

Eurokopa

Lointek Gernikak garaipenarekin ekin dio multzoen faseari

A. B. | EITB Media

Talde bizkaitarrak garaipena lortu du La Roche Vendeeren aurka (82-67) Eurokopako lehen jardunaldian.

3:40
Lointek Gernika Bizkaia

Lointek Gernika Bizkaiak ondo ekin dio Eurokopako multzoen faseari, garaipena lortu baitu La Roche Vendee taldearen aurka (82-67) lehen jardunaldiko partidan.

Lehen laurden ona jokatu du Gernikako taldeak, aurkaria baino hobeto jokatuta eta defensa sendoa eginda. Ondorioz, 13 puntuko abantaila eskuratu du lehen hamar minutuen amaieran (29-16).

Bigarren laurdena parekatuagoa izan da. Lointek Gernika Bizkaiari gehiago kosta zaio aurkariaren defentsa gainditzea eta La Roche Vendeek gehiago asmatu du erasoan. Talde bizkaitarrak lehen laurdenean lortutako errenta murriztea lortu du Frantziako taldeak (47-38).

Atsedenaldia ondo etorri zaio Lointek Gernikari, eta nagusi izan da hirugarren laurdenean. Ez dio aukerarik eman aurkariari eta garaipena bideratuta utzi du, azken laurdenera aldeko 70-52ko emaitzarekin iritsita.

Amaierako hamar minutuetan, Lointek Gernika Bizkaiak ez du intentsitatea jaitsi, ezta kontzentrazioa galdu ere, eta garaipenak ez dio ihes egin (82-67).

Fitxa teknikoa:

82.- Lointek Gernika Bizkaia (29+18+23+12): Cornelius (6), Ivanovic (16), Bjorklund (22), Nogaye Lo (9) Ginzo (6) –hasierako taldea- Ariztimuno (2), Arrojo (6), Buch (7), Colhado (2) eta Diez (6).

67.- La Roche Vendee (16+22+14+15): Heriaud (9), Monpierre (3), Lucet (6), Wright Clarke (15), Higgins (8)-haierako taldea- Amant (11), Bankole (8), Pedroso (3), Preneau (2) eta Samson (2)

Epaileak: Bille (DAN), Wolzfeld (LUX) eta Grbic (ESL). Heriaud (La Roche) kanporatu dute, 38. minutuan.