Saskibaloia
Endesa Liga
Baskoniak, Bilbao Basketek eta GBCk asteburu honetan hasiko dute liga
eitb.eus
Bizkaitarrek eta gipuzkoarrek larunbatean jokatuko dituzte 1. jardunaldiko partidak, eta arabarrek, berriz, igandean.
-
Baskonia da egungo liga txapelduna. Argazkia: Efe.
Asteburu honetan abiatuko da Endesa Ligako 2020-2021 denboraldia, 19 talderekin. Kopuru hori dela eta, jardunaldi bakoitzean talde batek atseden hartu beharko du. Denboraldia maiatzaren 16an amaitzea aurreikusita dago.
TD Systems Baskoniak 2019-2020 denboraldian irabazitako titulua defendatuko du talde eraberritu batekin. Gasteiztarrek jokalari gazteak eta maila nabarmenekoak dituzte Dusko Ivanovicen aginduetara.
RETAbet Bilbao Basketek, berriz, Administrazio Kontseilu berria du, eta bere historiako lehen emakumezko presidentea, Isabel Iturbe. Beltzezko gizonek iaz egindako denboraldi bikaina errepikatu nahi dute.
Azkenik, Gipuzkoa Basketek denboraldi zaila du aurretik. Taldea azken orduan eta korrika osotu behar izan dute ACBn jokatuko zutela azken orduan baieztatu ostean. Mailari eustea da gipuzkoarren helburua.
1.jardunaldia
Larunbata, irailak 19
(18:00) Monbus Obradoiro – Fuenlabrada
(18:00) Joventut – Unicaja
(20:45) Herbalife Kanaria Handia – Retabet Bilbao Basket
(20:45) Delteco GBC– Real Madril
Igandea, irailak 20
(12:30) Movistar Estudiantes – Baxi Manresa
(13:00) Iberostar Tenerife – Casademont Zaragoza
(17:00) Morabanc Andorra – UCAM Murtzia
(18:30) TD Systems Baskonia – Valentzia Basket
(20:00) Barça – San Pablo Burgos
Atseden hartzen duen taldea: Coosur Betis