Saskibaloia
Ekainaren 17an
Bilbao Basket – Baskonia derbia, Endesa Ligako azken faseko lehen jardunaldian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilbotarrak eta gasteiztarrak elkarren aurka arituko dira ekainaren 17an, A multzoan.
-
Ben Lammers eta Tornike Shengelia, lehen itzulian jokatutako derbian. Argazkia: EFE
Endesa Ligako azken fasea ekainaren 17an, asteazkenean, hasiko da Valentzian, eta bertan izango dira denboraldiko hamabi talde onenak, titulua eskuratzeko borrokan. A multzoko partidekin emango saio hasiera txapelketari, eta lehen jardunaldi horretan egongo diren hiru norgehiagoketako bat Retabet Bilbao Basketek eta Kirolbet Baskoniak elkarren aurka jokatuko duten euskal derbia izango da.
Asteazken horretan bertan jokatuko dira A multzoko beste bi neurketak ere: bai Bartzelonaren eta Joventuten arteko derbi katalana, bai Iberostar Teneriferen eta Unicajaren arteko lehia.
Norgehiagoken ordena eta ordutegiak datozen egunetan ezarriko dira, baina dagoeneko jakitera eman dute jardunaldi bakoitzean hiru partida jokatuko direla, honako ordutegi hauekin: 15:30, 18:30 eta 21:30.
Ostegunean, hilaren 18an, B multzoa jarriko da martxan MoraBanc Andorra – Valentzia Basket, Real Madril – Herbalife Kanaria Handia eta Casademont Zaragoza – San Pablo Burgos partidekin.
Endesa Ligako azken fasea ateak itxita jokatuko da ekainaren 17tik 30era Valentziako Fuente de San Luis pabiloian.
ENDESA LIGAKO AZKEN FASEKO EGUTEGIA
A MULTZOA: Bartzelona, Iberostar Tenerife, Retabet Bilbao Basket, Kirolbet Baskonia, Unicaja eta Joventut.
B MULTZOA: Real Madril, Casademont Zaragoza, MoraBanc Andorra, Valentzia Basket, San Pablo Burgos eta Herbalife Kanaria Handia.
1. JARDUNALDIA
Ekainaren 17a, asteazkena
Bartzelona – Joventut Badalona
Iberostar Tenerife – Unicaja
Retabet Bilbao Basket – Kirolbet Baskonia
Ekainaren 18a, osteguna
Real Madril – Herbalife Kanaria Handia
Casademont Zaragoza – San Pablo Burgos
MoraBanc Andorra – Valentzia Basket
2. JARDUNALDIA
Ekainaren 19a, ostirala
Joventut Badalona – Retabet Bilbao Basket
Kirolbet Baskonia – Iberostar Tenerife
Unicaja – Bartzelona
Ekainaren 20a, larunbata
Herbalife Kanaria Handia – MoraBanc Andorra
Valentzia Basket – Casademont Zaragoza
San Pablo Burgos – Real Madril
3. JARDUNALDIA
Ekainaren 21a, igandea
Joventut Badalona – Unicaja
Bartzelona – Kirolbet Baskonia
Iberostar Tenerife – Retabet Bilbao Basket
Ekainaren 22a, astelehena
Herbalife Kanaria Handia – San Pablo Burgos
Real Madril – Valentzia Basket
Casademont Zaragoza – MoraBanc Andorra
4. JARDUNALDIA
Ekainaren 23a, asteartea
Iberostar Tenerife – Joventut Badalona
Retabet Bilbao Basket – Bartzelona
Kirolbet Baskonia – Unicaja
Ekainaren 24a, asteazkena
Casademont Zaragoza – Herbalife Kanaria Handia
MoraBanc Andorra – Real Madril
Valentzia Basket – San Pablo Burgos
5. JARDUNALDIA
Ekainaren 25a, osteguna
Joventut Badalona – Kirolbet Baskonia
Unicaja – Retabet Bilbao Basket
Bartzelona – Iberostar Tenerife
Ekainaren 26a, ostirala
Herbalife Kanaria Handia – Valentzia Basket
San Pablo Burgos – MoraBanc Andorra
Real Madril – Casademont Zaragoza
FINALERDIAK
Ekainaren 28a, igandea
1. finalerdia: A multzoko 1.a – B multzoko 2.a
2. finalerdia: B multzoko 1.a – A multzoko 2.a
FINALA
Ekainaren 30a, asteartea
1. finalerdiko irabazlea – 2. finalerdiko irabazlea