Saskibaloia
Araski
Madelen Urieta, Emakumezkoen Endesa Ligako entrenatzaile onena
Erredakzioa
2019-2020 denboraldiko teknikari onena izan da RPK Araski taldeko entrenatzailea. Hala erabaki dute, entrenatzaileek, kapitainek, zaleek eta Espainiako Saskibaloi Federazioko adituek.
-
Madelen Urieta, RPK Araski taldeko entrenatzailea. Argazkia: FEB
Madelen Urieta da 2019-2020 Emakumezkoen Endesa Ligako entrenatzaile onena, RPK Araski taldea zuzentzen egin duen lanagatik. Hala erabaki dute, entrenatzaileek, kapitainek, zaleek eta Espainiako Saskibaloi Federazioko adituek, bozketa baten ostean.
Urietak inoiz ez etsitzea eta baloi bakar bat ere galdutzat ez ematea sartu die buruan RPK Araskiko jokalariei; hori dela eta, Gasteizko taldea ligako talde handiekin lehian ibili da, eta azken lau urteetan hirugarrenez jokatu du Kopa.
"Oso pozik gaude denboraldi honetan lortu dugun guztiarekin. Aurten, kluba jada maila gorenean finkatu dela uste dugu. Gehienbat Estatuko jokalariz osatutako taldea izateak, klubarekiko fideltasuna handitzen du", esan du Urietak Federazioari egin dizkio adierazpenetan.
Sari hau, RPK Araskirekin kontratua berritu eta egun gutxira iritsi zaio Madelen Urietari.