Saskibaloia
EMAKUMEZKOEN LIGA
Lointek Gernika Bizkaiak eta RPK Araskik azkenen kontra irabazi dute
EITB.EUS
Bizkaitarrek elkarren segidako laugarren garaipena lortu zuten Bembibreren aurka, arabarrek Quesos El pastor menderatu zuten eta IDK Gipuzkoak Mann-Filterren aurka galdu zuen.
-
Lointek Gernika Bizkaia. Argazkia: EFE
Lointek Gernika Bizkaiak beste garaipen bat lortu zuen larunbatean ligako azkena den Bembibreren kontra (60-55), saskibaloiko emakumezkoen ligako hamazazpigarren jardunaldian. Elkarren segidako laugarren garaipena da bizkaitarrentzat, oso erritmo ona daramate eta geroz eta indartsuagoak dira. Beraz, Gernika Bizkaiak hirugarren postua mantentzen du sailkapenean, taularen buru den Perfumerias Avenida baino bi puntu gutxiagorekin.
Aurreko jardunaldian Valenciaren aurka galdu ondoren, RPK Araskik jaitsiera postuetan dagoen beste talde bati irabazi zion etxean, Quesos El Pastorri (69-59). Arabarrek bosgarren tokian jarraitzen dute, 27 punturekin.
IDK Gipuzkoak, ordea, ez zuen zorte berdina izan eta 61-62 galdu zuen Mann-Filterren kontra. Emaitza honekin, Aragoiko taldeak gipuzkoarrak pasa zituen taulan eta momentu honetan hamaikagarrenak dira.
17. JARDUNALDIA
IDK Gipuzkoa 61-62 Mann-Filter
Al-Qazeres 61-56 Adelantados
Gernika 60-55 Bembibre
Per. Avenida 71-61 Cadi La Seu
C. Promete 62-40 Valencia f.
RPK Araski 69-59 Q. El Pastor
Ensino 77-70 Girona