Saskibaloia
Emakumezkoen Endesa Liga
Gernika Bizkaiak Ensino menderatu, eta hirugarren postuan jarraitzen du
eitb.eus
RPK Araskik eta IDK Gipuzkoak galdu egin zuten Perfumerias Avenida eta C. Promete taldeen kontra, hurrenez hurren.
-
Argazkia: twitter de Gernika Bizkaia
Emakumezkoen Endesa Ligako bederatzigarren jardunaldian garaipen bakarra izan dugu euskal ordezkarien artean. Gernika Bizkaiak Ensino gainditu zuen 67-48 eta sendo jarraitzen du sailkapeneko hirugarren postuan.
IDK Gipuzkoak aurkari zuzena izan zuen aurrean etxean jokatutako partidan, baina nahi eta ezin. Azken bi laurden oso eskas egin (16 puntu guztira) eta C. Prometeren kontra 43-57 galdu zuten gipuzkoarrek.
Arerio gogorrena RPK Araskik izan zuen, Perfumerias Avenida bigarren da sailkapenean eta Salamancako taldeak ez zuen huts egin etxean gasteiztarrak gaindituz (70-46).
9. JARDUNALDIA
IDK Gipuzkoa 43-57 C. Promete
Per. Avenida 70-46 RPK Araski
Gernika Bizkaia 67-48 Ensino
Al-Qazeres 42-70 Girona
Mann-Filter 83-75 Q. El Pastor
Adelantados 75-58 Valencia
Bembibre 69-61 Cadi La Seu