Saskibaloia
Emakumezkoen Endesa Liga
Jardunaldi borobila IDK Gipuzkoa, RPK Araski eta Lointek Gernikarentzat
eitb.eus
Bizkaitarrek liderraren etxean irabazi, gipuzkoarrek bere bigarren garaipena erdietsi eta arabarrek etxean ez zuten huts egin.
-
Girona vs Lointek. Argazkia: Gernika Bizkaia
Emakumezkoen Endesa Ligako zortzigarren jardunaldiak albiste onak ekarri ditu euskal hiru ordezkarientzat.
Lointek Gernika Bizkaiak garaipen handia lortu zuen UNI Girona liderraren etxean. Katalanek jokatutako partida guztiak irabazita zituzten, baina talde bizkaitarrak 65-68 gainditu zuen Girona eta hirugarren tokian daude sailkapenean.
IDK Gipuzkoak, bere aldetik, azken neurketako joko onari jarraipena eman eta 63-70 irabazi zuen Bembibreren etxean jaisteko postuetatik ateraz.
Eta azkenik, RPK Araskik ez zuen huts egin etxean jokatutako partidan eta aise lortu zuen Prometeren kontra (72-53).
8. JARDUNALDIA
Bembibre 63-70 IDK Gipuzkoa
Cadi La Seu 81-57 Adelantados
Valentzia 74-64 Mann-Filter
Q. El Pastor 64-67 Al-Qazeres
Girona 65-68 Gernika
Ensino 68-62 Per. Avenida
RPK Araski 72-53 C. Promete