Itxi

Saskibaloia

NBAko finaletan

Heat taldea, aurretik (1-2)

Erredakzioa

Chris Boshek lortu du garaipenaren saskiratzea (88-86) NBAko finaletako hirugarren partidan.

Miamiko Heat taldea 1-2 aurreratu da NBAko finaletan hirugarren partidan Mavericks 88-86ko markagailuarekin mendean hartuta. Chris Boshek sartu du garaipenaren saskiratzea.

Hurrengo bi neurketak ere American Airlines Centerren, Mavericksen etxean, jokatu beharko dituzte, baina lortutako garaipenari esker seigarren eta zazpigarren partidak Miamin jokatzea ziurtatu dute Heat taldeak.

Fitxa teknikoa:

86 - Dallas Mavericks (22+20+22+22): Kidd (9), Stevenson (3), Chandler (5), Marion (10), Nowitzki (34) -hasierako bostekoa-, Stojakovic (2), Terry (15), Cardinal (-), Barea (6) eta Mahinmi (2).

88 - Miami Heat (29+18+20+21): Bibby (3), Wade (29), Anthony (2), Bosh (18), James (17) -hasierako bostekoa-, Howard (1), Miller (-), Haslem (6) eta Chalmers (12).