Itxi

Saskibaloia

Erreginaren Kopa

Perfumeriasen bigarren laurden bikainak finaletik kanpo utzi du Gernika (74-46)

Agentziak | Erredakzioa

21 eta 3ko partzialak min handia egin dio talde bizkaitarrari eta, amore eman ez duen arren, finalerdia galdu eta Erreginaren Kopako final handitik kanpo geratu da.

1:13
Lointek Gernika

Perfumerias Avenidasek egindako bigarren laurden ikusgarriak finalerdia irabazteko aukerarik gabe utzi du Lointek Gernika, bizkaitarrek lan txukuna egin duten arren. Salamancako taldea 74 eta 46 gailendu da eta Spar Citylift Gironaren aurka neurtuko ditu indarrak igandeko finalean.

Perfumeriasek 21 eta 3ko partziala egin du bigarren laurdenean eta horri esker garaipena bideratu dute. Defentsan oso sendo aritu dira eta Angelica Houston jokalariak 19ko balorazioa lortu du.

Miguel Angel Ortegaren jokalariek ondo eutsi diote Courtney Williams gernikarren izar handiari, eta estatubatuarrak bi puntu bakarrik egin ditu jaurtiketa libreetan. Gernikak ez du punturik sartzeko beste biderik aurkitu.

Lehen 10 minuturen ostean Perfumerias 17 eta 14 jarri da aurretik.

Lointekeko hiru jokalarik bakarrik lortu dituzte puntuak bizkaitarrek erasoan izandako korapiloan, Avenidak puntuak bata bestearen atzetik sartzen zituen bitartean. Atsedenaldian markagailuan 38 eta 17ko emaitza egon da.

Hirugarren laurdenean, berriz, 57 eta 34 joan dira aurretik Salamancakoak. Joko bikaina egin dute, defentsa oso sendoan oinarrituta.

Azken 10 minutuetan, Gernikakoek partida iraultzeko itxaropenik izan badute, Maria Asurmediren bi hirukoek bizkaitarren ametsa bertan behera utzi dute. Amore eman ez duten arren, garaipena argi eta garbi eraman du Perfumeriasek.

Fitxa teknikoa

74 - Perfumerias Avenida (17+21+19+17): Domínguez (8), Loyd (12), Givens (7), Elonu (10) y Robinson (8) -hasierako boskotea-, Arrojo (4), Goree (-), Eldebrink (6), Asurmendi (9), De Souza (8) eta Laura Gil (2).

46 - Lointek Gernika (14+3+17+12): Williams (10), Banham (2), Roundtree (12), Nacickaite (4) y Berezhynska (5) -hasierako boskotea-, Ariztimuño (2), Vanderwal (2), Díez (6), Banham (10), Mazyonite (3) eta Pascua (-).