Itxi

Saskibaloia

Namur Capitalen aurka

Lointekek Belgikan irabazi eta Eurocupeko multzoen faserako txartela eskuratu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde bizkaitarrak Namur Capitali gailendu zaio Belgikan, eta joaneko emaitzarekin bat eginez, joko ederra biribildu du. Eurocupeko taldea da jada Gernika.

  • Juana Maria Molina Eurocupeko partidan. Argazkia: Lointek Gernika

    Juana Maria Molina Eurocupeko partidan. Argazkia: Lointek Gernika

Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako multzoen faserako txartela eskuratu du Namurri 53-74 irabazita. Belgikan jokatu da bigarren neurketa, joanekoan gernikarrek 92-50 irabazi ostean.

Talde bizkaitarrak oraingoan ere, nagusitasunez irabazi du aurreko partidako abantailari jarraipena emanez. Blake Dietrick (20 puntu) eta Margaret Roundtree (17 puntu) izan dira jokalaririk onenak.

Sailkapena erdietsi ostean, Lointek Gernika F taldean kokatu da Gironako Spar Citylift taldearekin batera. Elkarren aurka jokatu zuten, gainera, fase berean iazko denboraldian. Hilak 24 jokatu du bere aurka Fontajau eraikinean lehen jardunaldiaren baitan.