Saskibaloia
Alexander Gomelskiy Saria
Pablo Laso, Euroligako entrenatzaile onena; Pedro Martinez, laugarren
Erredakzioa
Euroligak urteko entrenatzaile onenaren Alexander Gomelskiy Saria eman dio Pablo Lasori. Euskal entrenatzailearen esanetara txapeldun izan zen Real Madril.
-
Pablo Laso, Real Madrilek entrenatzailea. Argazkia: EFE
Pablo Laso da 2017-2018 Euroligako entrenatzaile onena, Europako maila goreneko txapelketak ostiralean jakinarazi duenez. Euskal teknikariak Euroliga irabazi zuen Real Madrilekin, finalean Fenerbahçe garaituta.
Txapelketan parte hartzen duten 16 taldeetako entrenatzaileen botoek erabaki dute entrenatzaile onenaren Alexander Gomelskiy Saria Pablo Lasori ematea. Sarunas Jasikevicius (Zalgiris Kaunasko entrenatzailea) geratu da bigarren, Zeljko Obradovic (Fenerbahçe Dogus) izan da hirugarren eta Pedro Martinez Baskoniako entrenatzailea sailkatu da laugarren.