Saskibaloia
Multzoen fasera sartzeko
Lointek Gernika taldeak Eurocup Women txapelketaren atarikoa jokatu beharko du
eitb.eus
FIBAk jakinarazi dionez, bi plaza daude jokoan eta Gernikarekin batera beste hiru talde lehiatuko dira: Nantes Reze (Frantzia), Basket Namur Capitale (Belgika) eta VOO Liege Panthers (Belgika).
Europako FIBAk baieztatu egin du Lointek Gernika Bizkaiak 2018-19ko Eurocupeko atariko fasea jokatu beharko duela. Bizkaitarrek ekainaren 27rako aurkeztu behar zuten dokumentazioa aurkeztu dute eta egin beharreko ordainketak egin dituzte.
Ondorioz, eta izapideak bete dituzten taldeen kopurua ikusita, bizkaitarrek beste hiru talderekin lehiatu beharko dute jokoan dauden bi plazetako bat lortzeko. Beste hiru taldeak hauek dira: Nantes Reze (Frantzia), Basket Namur Capitale (Belgika) eta VOO Liege Panthers (Belgika).
Uztailaren 5ean jakingo dute atariko kanporaketan zein aurkariren kontra jokatuko duten, egun horretan egingo baitute zozketa, Munichen.