Itxi

Saskibaloia

Eurokopa

Gernikak agur esan dio Europari Landesen aurka galdu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Etxekoek hasierako laurdenean besterik ezin izan diote eutsi kanpotarren bultzadari.

  • Gernikako jokalariek txalo artean utzi dute kantxa. Argazkia: EiTB

    Gernikako jokalariek txalo artean utzi dute kantxa. Argazkia: EiTB

Lointek Gernika Bizkaiak 62-84 galdu du Basket Landes talde frantziarraren aurka, Bilboko Casilla pabiloian jokatu den partidan, Eurokopako Multzoen Faseko azken jardunaldian. Horrenbestez, Gernika-Lumokoak txapelketatik kanpo geratu dira.

Etxekoek Landesi irabazi eta gainerako lau multzoetako emaitzen zain egon behar zuten, hirugarren sailkatuen arteko bi onenen artean egon ahal izateko; alabaina, porrotak hurrengo fasera sailkatzeko inongo aukerarik gabe utzi ditu.

Lehendabiziko laurdenean besterik ezin izan diote eutsi kanpotarren bultzadari, nahiko berdinduta heldu baitira lehen hamar minutu horien bukaerara (13-16).

Lehen laurden horren ostean, baina, frantziarrek azeleragailua zapaldu dute, eta 18 eta 30eko partziala lortu dute. Hartara, 15 puntuko aldearekin iritsi dira atsedenaldira (31-46).

Hortik aurrera, Basket Landes taldekoak abantaila areagotzen joan dira etengabe, 23ko aldea lortu arte hirugarren partzialaren amaieran (43-66).

Azken laurdena parekatuagoa izan da, eta etxekoen aldekoa, gainera, baina ez da izan nahikoa, eta, horrenbestez, Europatik zehar izandako lehen ibilbideari amaiera eman behar izan diote.

Fitxa teknikoa:

Lointek Gernika Bizkaia (13 + 18 + 12 + 19 = 62): Pina (1), Ariztimuño (7), Alston (8), Caldwell (19), Bas (9) —hasierako bostekoa— Gómez (7), Díez (5), Gastaminza (-), Molina (6) eta Lázaro (-).

Basket Landes (16 + 30 + 20 + 18 = 84): Dumerc (2), Bravard (12), Casas (14), Ayim (18), Skoric (9) —hasierako bostekoa— Limouzin (4), Sissoko (7), Plagnard (11), Milapie (6) eta Parisi (1).

Partzialak: 13-16, 31-46 (atsedenaldia), 43-66 eta 62-84 (amaiera).

84 (amaiera).