Saskibaloia
Eurokopa
Lointek Gernikak Cegleden aurka galdu du Hungarian (80-68)
Agentziak | Erredakzioa
Talde bizkaitarraren bigarren porrota da, bi partidatan, Europako txapelketan.
-
Imagen del partido del Lointek contra el Girona / EITB.
Lointek Gernika Bizkaiak porrota jaso du VBW CEKK Cegleden kantxan (80-68), Eurokopako multzoko fasearen bigarren jardunaldian, eta oraindik ez du partidarik irabazi Europako txapelketan. Debutean Gironaren aurka galdu zuen.
Gernikak ondo eutsi dio lehen laurdenean (17-17). Bigarrenean, Chanel Mokangok (24 puntu eta 11 errebote), bizkaitarren taldekide ohia, aldeak ireki ditu bere barruko indarrari eta kanpoko abileziari esker.
Lehenengo aldea 14-3ko partzial batek jarri du. Atsedenaldirako, zabalagoa izan da aldea (44-28). Markagailuak bigarren zatirako aukera gutxi uzten zion Gernikari.
Hirugarren laurdenean, Clegledek arazorik gabe mantendu du errenta, 20koa. Mario Lopezek azken erantzun bat eman du, eta azkeneko aldea 80-68koa izan da.
Marina Bas (18 puntu eta 6 errebote), Maria Pina (12 eta 5) eta Aisha Sutherland (11 eta 5) Lointeken zenbakirik onenak izan dira.
FITXA TEKNIKOA
VBW CEKK Cegled: Medgyessy (4), Zsovar (6), Katona (15), Maksimovic (10), Mokango (24) -hasierako boskotea- Popovic (7), Kanyasi (4), Lelik eta Nagy (10).
Lointek Gernika Bizkaia: Anna Gómez (4), Pina (12), Alston (7), Sutherland (11) y Bas (18) -hasierako boskotea- Díez, Molina (6), Lázaro (4) eta Ariztimuño (6).
Partzialak: 17-17, 27-11, 17-16 eta 19-24.