Saskibaloia
Porrota
Baskoniak ezin izan dio Fuenlabradari irabazi (80-75)
Agentziak | Erredakzioa
Arabarrak emaitza iraultzear izan dira azken minutuetan. Prigioni kantxatik kanpo bota dute epaileek, tekniko bikoitza adierazi ostean.
Montakit Fuenlabradak Baskonia mendean hartu du 80 eta 75 eta partidarik galdu gabe jarraitzen du Endesa Ligako lehen lau jardunaldiak jokatu ostean. Arabarrek partida irabazteko aukera izan dute, batez ere Tornike Shengeliak egindako lanari esker (20 puntu, 6 errebote).
Etxekoak Prigioniren taldea baino gehiago izan dira. Puntuak ere oso banatuta izan dira (15 puntu Paco Cruz mexikarrak, 13 Marko Popovic kroaziarrak, 12 Kongoko Christian Eyengak eta 10 Gabe Olaseni britainiarrak). Azken minutuan, Baskonia hiru puntura jarri da, epaileek Pablo Prigioni entrenatzailea aurretik kantxatik bota duten arren, teknika bikoitza adierazita.
Fuenlabradak arabarrak estutu ditu partida hasieran, 'Che' Garciaren eta Eyengaren bidez, eta lehen laurdenerako alde nabarmena izan dute markagailuan (22-8).
Bigarren laurdenean, Baskoniak erreakzionatu egin du eta 26 eta 22 hurbildu da, baina Fuenlabrada ez da urduri jarri eta atsedenaldian ere aurretik izan dira (36-31).
Hirugarren laurdenean, gasteiztarrak egoera iraultzen saiatu dira, baina ezin izan dute asmo hori gauzatu. Prigionik ez du konponbideekin asmatu eta protestaka aritu da, etengabe. Ondorioz, epaileek teknika bikoitza adierazi diote. Ondoren, Fuenlabradak 18 puntuko aldea zabaldu du markagailuan. (65-47).
Azken laurdenean, gasteiztarrak hobetu aritu dira defentsan eta hiru puntura jarri dira lehenengo (70-67) eta bi puntura amaierarako 13 segundoren faltan (77-75). Hala ere, garaipena Fuenlabradan geratu da (80-75).
Fitxa teknikoa
80 - Montakit Fuenlabrada (20+16+29+15): Vargas (4), Popovic (13), Eyenga (12), O'Leary (9), Olaseni (10) -hasierako boskotea-, Rupnik (4), Cruz (15), Smits (11), Sekulic eta Llorca (2).
75 - Baskonia (8+23+16+28): Huertas (14), Janning (5), Timma (6), Diop (10), Shengelia (20) -hasierako boskotea-, Granger (6), Poirier (8), Voigtmann (3), Vildoza eta Delfino (3).
ta Delfino (3).