Saskibaloia
Fitxaketa
Marina Kuzinak Lointek Gernikan jokatuko du
eitb.eus
Halere, asteazken honetan Citylift Spar Gironaren kontrako Eurokopako partidan ezin izango du jokatu.
Lointek Gernika Bizkaiak fitxaketa berria iragarri du, Marina Kuzina; pibota da, 1,94 metro eta 32 urte ditu errusiarrak.
Talia Caldwell estatubatuarra etorri arte taldea indartuko omen du.
Suediako Udominatetik heldu da, eta lehenago Nadezhda, Spartak, Dynamo etal Ekaterinburg taldeetan aritu da ere; Errusiarekin Olinpiar Jokoak eta Europako Txapelketetan aritu da ere.
Marina Kuzina Bas, nueva incorporación al Lointek Gernika Bizkaia.
— Lointek Gernika Bizk (@GKesb) 9 de octubre de 2017
Ongi Etorri Marina!@bizkaialde https://t.co/649evipmGf