Saskibaloia
Herbaliferi irabazita (63-69)
Valentzia, Superkopako txapeldun
Erredakzioa
Txus Vidorreta euskal entrenatzaileak zuzentzen duen taldeak 63-69 irabazi dio finala Herbalife Gran Canaria taldeari.
-
Valentzia Basket, Superkopako txapeldun. Argazkia: EFE
Valentzia izendatu da Endesa Superkopako txapeldun finalean Herbalife Gran Canaria taldeari 63-69 irabazita. Txus Vidorreta euskal entrenatzaileak zuzentzen duen taldeak klubaren historiako lehen Superkopa irabazi du.
Talde valentziarrak 2017. urtea biribildu du titulu honekin eta urte berean Endesa Liga, Eurocup txapelketa eta Superkopa irabazi ditu.
Fitxa teknikoa:
63. Herbalife Gran Canaria (13+19+14+17): Mekel (4), Báez (6), Pasecniks (2), DJ Seeley (-) eta McKissic (5), hasierako bostekoa, Fischer (3), Aguilar (9), Rabaseda (-), Paulí (10), Balvin (6), Oliver (5) eta Eriksson (13).
Entrenatzailea: Luis Casimiro.
68. Valentzia Basket (13+10+25+21): Green (13), Vives (5), Sastre (4), Thomas (-) eta Pleiss (6), hasierako bostekoa, Diot (7), Dubljevic (16), San Emeterio (18), Doornekamp (-) eta Martinez (-).
Entrenatzailea: Txus Vidorreta.
Epaileak: Emilio Perez Pizarro, Carlos Peruga eta Carlos Cortes.