Saskibaloia
Lituania gainditu dute
Munduko Saskibaloi Txapelketa: Estatu Batuak, finalean
Erredakzioa
Kevin Durantek estatubatuarrak garaipenera gidatu ditu 38 puntu lortuz. Lituaniarrak ez dira gai izan markagailuari buelta emateko eta 89-74ko emaitzarekin bukatu da norgehiagoka.
Estatu Batuetako selekzioa finalerako sailkatu da Lituania 89-74 gainditu ostean. Kevin Durant izan da partidako protagonista nagusia, 38 puntu lortu baititu hegalari estatubatuarrak. Lituaniarrak markagailuari buelta ematen saiatu dira, baina Kryzewskyren mutilek titulua irabazteko faboritoak direla erakutsi dute berriz ere.
. Fitxa teknikoa:
89 – Estatu Batuak (23+19+23+24): Billups (3), Durant (38), Rose, Iguodala (9) eta Odom (13) – hasierako bostekoa -, Westbrook (12), Gay (2), Granger, Curry (3), Gordon (3), Love (6) eta Chandler.
74 - Lituania (12+15+26+21): Kalnietis (10), Macilius (9), Pocius (13), Kleiza (4) eta Javtokas (15) - hasierako bostekoa -, Seibutis, Gecevivius (6), Delininkaitis (8), Jasaitis (5), Jankunas (4) eta Andriuskevicius.