Saskibaloia
Final-zortzirenetako partidak
Munduko saskibaloi txapelketa: Lituania-Argentina, final-laurdenetan
Erredakzioa
Lituaniaren erreakzioa atsedenaldiaren ondoren etorri zen eta Txina hartu zuten mendean (78-67). Argentina, bestalde, Scolari esker sailkatu zen.
Lituaniak 78-67 irabazi dio Txinari Munduko Saskibaloi txapelketako final-zortzirenetako partidan. Txina ezustekoa emateko zorian izan zen lehen zati ona jokatuta, baina azkenean galdu egin zuen.
Lituania lo kantxaratu zen eta partida zail jarri zitzaion atsedenaldiaren aurretik. Aldageletatik bueltan Lituaniak erreakzionatu egin zuen eta final-laurdenetarako txartela lortu ere.
Fitxa teknikoa:
78 - Lituania: Kalnietis (11), Pocius (7), Maciulis (0), Kleiza (30), Javtokas (4), -hasierako bostekoa- Gecevicius (14), Delininkaitis (3), Jasaitis (4), Klimavicius (0), Jankunas (5),
67 - Txina: Liu (21), Wang Shipeng (10), Sun (9), Yi Jianlian (11), Wang Zhizhi (11), -hasierako bostekoa- Ding (0), Yu (0), Su (0), Zhou (5).
Scola, Argentinan protagonista
Houston Rockets taldeko Luis Scola jokalaria izan zen gakoa Argentinak Brasilgo selekzioaren aurka eskuratutako garaipenean (93-89).
Fitxa teknikoa:
93 - Argentina (25+21+20+27): Prigioni (6),Delfino (20), Jasen (15),Scola (37) eta Oberto (7)-hasierako bostekoa-, Cequeira (2), Leo Gutierrez (6), Quinteros (0), Kammerichs (0), Roman Gonzalez (0)
89 - Brasil (25+23+18+23): Huertas (32), Garcia (7), Barbosa (20), Guilherme Giovannoni (3), Varejao (7) -hasierako bostekoa- Machado (10), Dos Santos (0), Becker (0), Vieira (0), Tiago Splitter (10)