Saskibaloia
Errege Kopa
Valentzia Basketek eta Bartzelonak jokatuko dute bigarren finalerdia
Agentziak | Erredakzioa
Herbalife Kanaria Handia eta Unicaja kanporatu dituzte final-laurdenetako neurketetan.
-
Fogg eta Rice, Bartzelona-Unicaja final-laurdenetako partidan. Argazkia: Efe.
Valentzia Basketek eta Bartzelona Lassak neurtuko dituzte indarrak Errege Kopako bigarren finalerdian. Valentziarrek bigarrenez irabazi nahi dute kopa, eta Bartzelonak, berriz, atzean utzi nahi ditu denboraldian izaten ari den arazo mordoa.
Final-laurdenetan, kataluniarrek Unicaja kanporatu dute 82 eta 70, eta Valentziarrek beste horrenbeste egin dute Herbalifekin (88-72).