Itxi

Saskibaloia

Bigarren partida

NBA: Boston Celticsek kanporaketa berdindu du

Erredakzioa

Ray Allenen zortzi hiruko saskiraketak erabakigarriak izan ziren Doc Riversen taldearen garaipenean Los Angeles Lakersen aurka (103-94).

Boston&' || 'nbsp;Celticsek Los&' || 'nbsp;Angeles&' || 'nbsp;Lakersen aurkako kanporaketa bana berdindu du bigarren partidan lortutako garaipenari esker (103-94). Itzela izan zen Ray&' || 'nbsp;Allenen jarduna, zortzi hiruko saskiratu baitzituen, NBA&' || 'nbsp;Finaletako marka berria ezarriz.

Doc&' || 'nbsp;Riversen taldeak etxean jokatuko ditu hurrengo hiru partidak, TD Banknorth Gardenen hain zuzen ere.&' || 'nbsp;Allenek 32 puntu egin zituen, hamaikatik zortzi hirukoetan; eta Rajon&' || 'nbsp;Rondok hiruko-bikoitza lortu zuen 19 puntu, 12 aldaratze eta 10 asistentziarekin.

Pau Gasol izan zen Los&' || 'nbsp;Angelesekoen onena, 25 puntu eta zortzi erreboterekin. Kobe Bryant 21 puntu erdietsi zituen.&' || 'nbsp;Bostenen aurka jasotakoa,&' || 'nbsp;Lakersek&' || 'nbsp;"play-off"etan jasotako aurreneko porrota da denboraldi honetan.

Fitxa teknikoa:

94 - Los Angeles Lakers (22+26+24+22): Fisher (6), Bryant (21), Artest (6), Gasol (25), Bynum (21) -hasierako bostekoa-, Odom (3), Brown (2), Vujacic (3) eta Farmar (7).

103 - Boston Celtics (29+25+18+31): Rondo (19), Ray Allen (32), Pierce (10), Garnett (6), Perkins (12) -hasierako bostekoa-, Tony Allen (2), Davis (8), Wallace (7), Williams (-) eta Robinson (7).