Itxi

Saskibaloia

Eraztunaren lehia

NBA: Los Angeles Lakers eta Boston Celtics, hamabigarrenez finalean

Erredakzioa

Ostegunetik aurrera Celticsek eta Lakersek euren arteko hamabigarren NBA finala jokatuko dute, kirol-lehia estuenetarikoaren protagonista diren bi taldeen artekoa.

Los Angeles Lakers eta Boston Celticsek Estatu Batuetako saskibaloiaren lehia nagusiena duten bi taldeek, aurka jokatuko dute hamabigarrenez NBAko eraztunaren bila.

Jokoaulertzeko bi era ezberdin kirol-lehia estua duten bi hirirentzat.Holywoodeko distira Europako erroen aurka, eta helburu bakarra buruan:garaipena.

Phil Jacksonen taldeak abantaila dukantxa-fakotorea alde edukiko baitu zazpi partidetan onenak irabazikoduen kanporaketan. Mendebaldeko Konferentziako finalean Phoenix Sunsgaraitu zuten (4-2), bikain aritu zen Kobe Bryant liderrarengidaritzapean.

Luxuzko lagunak ditu estatubatuarrak, batez erePau Gasol. Aste batzuk daramatza berriz ere pibotak maila onean. RonArtestek defentsan eta Lamar Odomek aulkitik oxigenoa ematen diotetaldeari.

4-2koa eskuratu zuten Celticsek Orlando Magicsenaurka, Mendebaldeko Konferentzian. Floridako taldeak Doc Riverrentaldearen defentsaren aurka porrot egin zuen.

"Big Three"ak (PaulPierce, Kevin Garnett eta Ray Allen) sasoi betean dagoela erakutsi du,Rajon Rondo antolatzaileak maisuki gidatuta eta Kendrick Perkins, GlenDavis eta Rasheed Wallacen taulapeko sendotasunean errotuta.